Udal Albisteak

Udal informazioa jasotzeko WHATSAPP bidezko hedapen-kanal berria

UDAL INFORMAZIOA JASOTZEKO WHATSAPP BIDEZKO HEDAPEN-KANAL BERRIA

Zuiako Udaleren WHATSAPP-n alta egiteko jarrabideak.

1.- Zure kontaktuetan 945 430005 zenbakia eranstea.

2.- 945430005 zn¡enbakira mezu bat bidaltzea “ALTA” hitzarekin.

3.- Datu pertsonalen informaziorako esteka duen berrespen-mezu bat jasoko duzu. Alta osatzeko, erantzun NAN edo NIF zenbakiarekin eta “IRAKURRI DUT” esaldiarekin

4.- Alta eman bezain laster, veste abisu-mezu bat jasoko duzu.

5.- Zerbitzuan baja emateko, nahikoa da “BAJA” hitza erabiliz jakinaraztea.

OHARRA: Kanala norabide bakarrekoa izango da, eta ez du balioko kontsultei, kexei edo iradokizunei erantzuteko, esta deiei erantzuteko ere. Horretarako, eta adminiztrazio-izapeak egiteko, orain arte gaitutako kanalak erabiliko dira aurrerantzean ere.

 

Irakurri

Berriz ere kristal hautsiak igerilekuetan

 

Gaur, egun osoan, itxita egon behar izan du, berriz ere, Palatuko instalazioetako helduen igerilekuak, barruan kristalak aurkitu direlako.

Aurreko gauean, instalaziotik kanpoko pertsonak sartu eta kristalezko edalontziak bota dituzte barrura.

Gaur eskuz jaso behar izan dira kristal hauek eta, ondoren, igerilekuaren hondoa errepasatu da robotarekin.

Era honetako gertaerak ez dira, zoritxarrez, jada isolatuak eta, tamalez, ohiko bihurtu zaizkigu. Berriz ere, jende askok jasan behar izan du gutxi batzuen zentzugabekeria.

Udalak lehentasuna eman behar dio instalazioen segurtasunari, eta biziki eskertu nahi du kirol instalazioez arduratzen diren langileen erantzukizun eta lana.

Eragozpenak sentitzen ditugu eta deitoratu egiten dugu, aringarririk gabe, pertsona horien jarduera arduragabea.

Irakurri