Gorbeialdeko Kuadrilako eta udaletako ordezkariak nazioarteko FITUR azokan

Gastronomia eta turismo nazioarteko azokan.

Gorbeialdeko Kuadrillako eta hemengo udaletako ordezkari talde bat Madrilen, turismoaren eta gastronomiaren FITUR azoka erraldoian dago atzotik, asteazkena.

Gorbeialdeak bere eskaintza turistikoa Euskadi-ren stand-era eraman du, nabarmenduz ditugun altxorrak: natura, esperientziak, gastronomia, arkitektura, tradizioa, ibilaldiak eta museoak, besteak beste. Gorbeia nabarmentzen da Euskadi-ko bihotz berdea izateagatik.