Igande honetan, bertso saioa eta poteo musikatua Euskaraldiaren alde

Azaroak 13an hainbat ekintza izango dira eguerdiz zein arratsaldez.

Euskaraldiaren alde sentsibilizatzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu dira igande honetarako, azaroak 13.

12:30ean Euskaraldiaren inguruko mahai informatiboa eta banderola jarriko da plazan eta banderolak banatuko dira.

13:30ean poteo musikatua abiatuko da, Abetxukoko musikariekin.

Eta 18:00etan, bertso saioa izango da Gaztetxean, honako bertsolarien eskutik: Peru Abarrategi, Manex Agirre, Eukene De los Aires eta Eli Zaldua.