Txiki Txef sukaldaritza tailerra, azaroaren 12 eta 13an

4 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoentzat.

Orain arteko harrera ona ikusita, Udalak Txiki Txef sukaldaritza tailerraren bi saio berri antolatu ditu. Azaroaren 12an eta 13an izango dira, 17.30etik 19.30era bitartean, Bea Murgia Etxean.

Tailerrak 4 eta 12 urte arteko gaztetxoentzat zuzenduta daude, eta 3 euro ordaindu beharko dira.

Plaza kopurua mugatua da; hortaz eman izena lehenbailehen: azaroaren 12an edo azaroaren 13an.