Murgiako jaiak hastera doaz

Irailaren 28tik urriaren 2ra bitartean.

Bihartik, asteazkena, urriaren 2ra arte ekitaldi ugari izango dira Murgiako jaietan.

Irailaren 28an, asteazkena, Margari Otxoa de Eribe eta Elena Loyok emango dute pregoia txupinazoaren ostean. Hortik aurrera ez da etenaldirik izango: txokolate jana, dantzaldia, trikitilariak, luntxa, haurrendako jolas eta puzgarriak, mus eta briska txapelketak, aizkolariak, erromeria, su-oreina, pilota partiduak, saskibaloia, antzerkia, elektrotxaranga, herri afaria, DJak, Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, paintball eta beste.

Ondo pasau!!