Bueltan dator Zuiako Ganadu Azoka

Urriaren 2an, igandea, 10:00etatik 15:00etara.

Urriaren 2an, igandea, Zuiako haraneko XXVIII. Ganadu Azoka egingo da. Azken urteotan ezin izan da ospatu, baina aurten Udalak berreskuratu du eta berrikuntza garrantzitsuekin gainera.

Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, bereizitako hiru espazio egongo dira: Abereen erakusketa; Nekazaritzako produktuak eta produktu eraldatuak; eta Artisautza. Gainera, Udalak erabaki du birsalmenta debekatzea, modu horretan protagonismoa emateko bertako ekoizleei eta bertan ekoiztutakoari. Lehendabizikoz, umeen txokoa egongo da.

Gainera, azokaz gain, bertako produktuen dastaketa salmenta, motozerra bidezko zura tailarako tailerra, suaren bidezko forja erakusketa, sentsibilizazio-jarduerak eta haurrentzako gune bat izango dira, besteak beste. Azoka 10:00etatik 15:00etara bitartean izango da.

Bestalde, azokan parte hartzeko izenematea oraindik zabalik dago. Hala, azokan parte hartzeko ekoizle eta egileek zuiakoudala@ayto.araba.eus e-posta helbidera bidali beharko dituzte datuak. Informazio gehiago hemen.

Oharra: postu kopurua mugatua izango da eta lehenetsiko da ekoizlearen gertutasuna eta izena emateko hurrenkera.