Ekintzaileei diruz eta aholkularitzaz laguntzeko programa

Lanbide eta Gorbeialdeko Kuadrillaren eskutik.

Lanbidek langabezian dauden eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonentzat laguntza programa bat onartu du, eta gurean Gorbeialdeko Kuadrillak bideratuko du.

Bi motatako ekintzaileak lagunduko ditu programak:

-Haien enpresa ideia garatzen laguntzeko (plaza kopurua - 6).

-Bideragarritasun plana eginda eta negozio ideia definituta dutenei, martxan jartzeko (plaza kopurua - 4).

Programak aholkularitza teknikoa eta dirulaguntza eskainiko ditu.

Informazio gehiago eskuratzeko jarri harremanetan Gorbeialdeko Kuadrillarekin: 8¡945 430167 edo ekonomia@gorbeialdea.eus