Alokairu sozialeko 16 etxebizitza eraikiko dira

Sarria norabideko bidegurutzean kokatuko dira.

Ostegunean Udaleko osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin Sarria norabideko bidegurutzean, Murgiako udal-lurzatian, alokairu sozialeko 16 etxebizitza inguru eraikitzeko hitzarmena sinatzea onartu du.

Udaleko gobernu taldeak berri oso garrantzitsutzat jo du hitzarmena sinatu izana, lehen urratsa baita udalerrian hain beharrezkoak diren alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzeko; izan ere, gaur egun bost etxebizitza baino ez ditu alokairu sozialeko erregimenean.

Gobernu taldeak alokairuaren formularen alde egin du, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak ezagutzera eman dituen datuen arabera, herritar gehienek, eta bereziki gazteek, modalitate hau dutelako beraien egoerarako egokiena. Era berean, udal taldeak nabarmendu nahi izan du aukeratutako formula dela diru publikoa garapenerako erabiltzea ahalbidetzen duen bakarra.