Ganadu Azokan parte hartzeko izenematea zabalik

Urriaren 2an egingo da eta inguruko ekoizle eta artisauei zuzenduta dago.

Urriaren 2an, igandea, Zuiako haraneko XXVIII. Ganadu Azoka egingo da 10:00etatik 15:00etara bitartean.

Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, bereizitako hiru espazio egongo dira:

-Abereen erakusketa.

-Nekazaritzako produktuak eta produktu eraldatuak.

-Artisauak.

Azokaz gain, tailerrak, sentsibilizazio jarduerak, musika, gune gastronomikoa eta haurrentzako gune bat izango dira.

Azokan parte hartzeko ekoizle eta egileek honako datuak bidali beharko dituzte zuiakoudala@ayto.araba.eus e-posta helbidera:

Ekoizle/egileek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-NAN/IFZ fotokopia.

-Gizarte segurantzako kotizazioen alta eta azken ordainagiria.

-Hala badagokio, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroen alta ematea.

-Azokara ekarriko diren produktuen zerrenda.

Eskulangileek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

-NAN / IFZ fotokopia.

-Artisau txartela.

-Gizarte Segurantzako kotizazioen alta eta azken ordainagiria.

-Azokan salduko den artisautzaren zerrenda.

Oharra: postu kopurua mugatua izango da eta lehenetsiko da ekoizlearen gertutasuna eta izena emateko hurrenkera.