Musika eskolako ikasturteko ordutegiak aste honetan banatuko dira

Irailaren 7an eta 8an, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Behin Musika Eskolako izenematea itxita, aste honetan egingo da ikasturteko ordutegien banaketa: irailaren 7an eta 8an, 17:00etatik 19:00etara.

Irailaren 7an, asteazkena, instrumentu espezialitateak (norbanakoak).

Irailaren 8an, osteguna, taldeko jarduerak: musika hizkuntza, musikaren hastapenak eta bestelakoak.

Eskolak irailaren 12an hasiko dira.