Ludotekaren izenematea zabalik irailaren 19ra arte

Irailaren 1etik 19ra bitartean. Eman izena hemen.

2022-2023 ikasturtean ludotekan izena emateko epea irailaren 1etik 19ra bitartekoa izango da.

Interesatuek Udaletxean zein webgune honetan bete dezakete izenemate orria.

Jarduera hau doanekoa izango da, baina ordutegi eta talde zehatzak izango ditu.
Ludoteka-zerbitzua 3 urtetik 11 urterakoei zuzenduta dago. Aukera hauek daude:
o 1. taldea, astelehenak 17:30etik 19:30era.
o 2.taldea, astearteak 17:30etik 19:30era.
o 3.taldea, asteazkenak 17:30etik 19:30era
o 4.taldea, ostegunak 17:30etik 19:30era
o 5.taldea, ostiralak 17:30etik 19:30era

Plazak mugatuak izango dira, izen-emateko ordenaren arabera. Ume bakoitzak gehienez bi egun aukera dezake.