Irailaren 8an irekiko da Palatu taberna-jatetxea

Esleipedun berriak bi urtetan kudeatuko du negozioa.

Behin pleguak onartuta, interesatuek proposamenak aurkeztuta, esleipeduna aukeratuta, eta lokalaren egokitzapena eginda, Palatu taberna-jatetxea martxan izango da datorren astean.

Irailaren 8an, osteguna, zabalduko da berriro Palatu taberna-jatetxea; eta esleipedun berriak bi urtetan kudeatuko du negozioa.