'Zientzia kalean' erakusketa abuztuaren 1era arte ikusgai

Zientziak egunerokoan duen presentzia azaltzen du muestrak.

UPV/EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak elkarrekin 'Zientzia kalean' erakusketa ibiltaria osatu dute; Murgian uztailaren 18tik abuztuaren 1era bitartean ikusgai egongo dena.

11 panelen bitartez eta beste horrenbeste objekturekin zientziak egunerokoan duen eragina azalduko dute: hala nola, iturriko ura, telefono mugikorra, jogurta, zuhaitz hostoak, garagardoa, barra-kodea eta beste.