Palatu taberna-jatetxea kudeatzeko lizitazioa zabalduko da laster

Abuztuko bi-hiru astez taberna itxita egon ahal da.
 

Palatu taberna-jatetxea Murgiako Palatu udal kirol-instalazioetan dago, eta abuztuaren 5ean itxiko ditu ateak. Kontratuak bi urte bete ondoren, Udalak zerbitzu hori berriro lizitaziora ateratzea erabaki du, luzapen posiblea erabili gabe.


Lizitazio hori izapidetzeak ekarriko du taberna gutxienez 2-3 astez itxita egotea abuztuan. Instalazio hori igerileku-denboraldian itxita egoteak duen eraginaz jabetuta, Udalak egungo kudeatzaileei esleipen berria eraginkorra izan arte zerbitzua ematen jarraitzeko aukera eskaini die, baina azken horiek baztertu egin dute proposamena. Hala ere, Udala legezko izapide guztiak azkartzen saiatuko da, inpaktua denboran ahalik eta txikiena izan dadin.


Datozen asteetan emango dira ezagutzera zerbitzu berriaren baldintzak, interesa duen pertsona orok aurkezteko aukera izan dezan.