Zuiako kirolarien gaurko omenaldia Palatu kiroldegian egingo da

Eguraldi iragarpenaren ondorioz, lekuz aldatu da omenaldi ekitaldia.

Gaur, ekainak 23, Zuiako Udalak omenaldia egingo die Mikel Landa, Elena Loyo, Unai Simon eta Zuiako kirolari guztiei.

Palatu kiroldegian izango da, 20:30ean.

Horren ostean, San Juan sua egingo da Bea Murgia plazan.