Ekainaren 21ean 'Piztu! EmakumeON energia!' antzezlana Murgian

Asteartean, ekainak 21, Murgiako Virgen de Oro ikastetxean, 15:00etan.

Ekainaren 21ean, asteartea, 'Piztu! EmakumeON energia!' antzezlana eskainiko dute.

Lan honek erantzuna eman nahi die honako galderei: Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin?, Zientzilari batek halakorik asmatuko balu?, Eta asmatzailea emakumea balitz?

Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan emakumezko bi aktorek dena buruz gora jarriko dute, eta beraiekin emakume zientzialarien historian zehar bidaiatuko dugu.