Zuia Gospel Camp: Gospeleko nazioarteko topaketa, lehen mailako artistekin

  • Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an Zuia izango da gospeleko nazioarteko topaketaren egoitza.
  • Nazioarteko irakasleek emango dituzte tailerrak, masterclass eta bestelako jarduerak.
  • Halaber, publiko guztiarentzako beste kontzertu eta jarduera batzuk antolatuko dira.

 

Formazio ekintzak
Aurreikusitako programaren arabera, formazio saioak Zuian egingo dira, nazioartean ezagunak diren artisten eskutik: Colin Vassell, Didier Likeng eta Ramón Escalé.

Jarduera irekiak
Musika-estilo berezi horretaz gozatu nahi dutenek ere aukera izango dute gospel, open sessions eta In-house kontzertu irekietara joateko. Saio irekiak eta doakoak izango dira.

Izen-emateak
Formazio-ekintzetan interesa dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena: https://entradium.com/events/zuia-gospel-camp-2022 

Informazio gehiago, honako dosierrean aurkituko duzue.