Zuiako Duatloiak 500 parte-hartzaile espero ditu apirilaren 2an

Distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako txapelketarako balioko du probak.

Kontsultatu: Zuiako Duatloiak eragina izango du trafikoan

Zuia Duatloia apirilaren 2an iritsiko da Gorbeialdera, eta estatuko eliteko 500 parte-hartzaile biltzea espero du. Dida Kirol Taldeak eta Vital Fundazioak antolatu dute, eta Zuiako Udalaren laguntzarekin, distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako Duatloi Txapelketa izango da. Edizio honetan, 130 boluntariok hartuko dute parte lasterketaren antolaketan, lasterketa ongi garatzeko.

Frogari buruzko informazio gehiago: https://www.rockthesport.com/es/evento/zuia-duatloia-2022

DUATLOI TXIKIA

Bestalde, egun horretako goizeko lehen orduan (9:30ean), Duatloi Txikia egingo da, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat. Horretarako, adinari egokitutako lasterketak eta distantziak ezarri dira. Proba arratsaldeko duatloirako prestatutako boxeen eremuan eginen da eta zirkuituak erabat hiritarrak izanen dira. Nahi duen edozein haur har dezake parte, federaturik egon gabe, praktika honetan hasteko.