M8 indartsua izan dugu Gorbeialdean!

Murgiako Institutuak goizean Lilatoia lasterketa antolatu zuen eta udaletxe plazan manifestu bat irakurri zuten, arratsaldean Gorbeialdeko Mugimendu Feministak manifestazioa deitu zuen.

Sarriako bidegurutzetik hasita, ibilbidearen bigarren geldiera osasun zentroan izan zen herriko plazan amaitzeko. Herriko plazan, emakumeen zapalkuntza guztiak ontzi batean sartu eta erre zituzten alternatiba bizigarriak proposatzen zituzten bitartean.

Hala nola, kanon estetikoak, heteroaraua, maitasun erromantikoa, indarkeria matxista, zerbitzu publikoen pribatizazioa, zainketen beharren gutxiespena eta herrialdeen arteko harresiak sura bota zituzten. 

Aldarrikapena amaitzeko, sistema patriarkalak inposatzen duen guztiarekin egindako suaren inguruan emakume danak dantzatzen bukatu zuten.