Lelo lehiaketa: emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde

Zuiako Udalak gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko leloen lehiaketan parte hartzera gonbidatu nahi ditu ikasle guztiak.

Lelo irabazlea Zuiako Udalak berdintasunaren eta indarkeria matxistaren prebentzioaren alde egingo dituen kanpainetarako erabiliko da.

Zuiako Udalak emandako lelo guztiak erabili ahal izango ditu kartelen, webgunearen, sare sozialen eta abarren bidezko sentsibilizazio-kanpainetan.

Lehiaketaren arauak honako hauek izango dira:

1. Leloek emakumeenganako mezu ahalduna transmitituko dute, eta ideia biktimizatzaileak saihestuko dira.

2. Euskara izango da leloetarako erabiliko den hizkuntza.

3. berdintasuna@gorbeialdea.eus helbide elektronikora bidaliko dira, lehiaketan parte hartzen duen pertsonaren izena eta abizena eta erreferentziako kontaktua, ahal dela tutorearena, datuekin batera. Entregatzeko epea martxoaren 31an amaituko da.

4. Zuiako Udaleko politikariek, irakasleek eta berdintasun-teknikariak aukeratuko dute lelo irabazlea.