Zuiako Udalak Palatuko taberna-jatetxearen kontratua bertan behera utzi du

Zuiako Udalak, gaurko osoko bilkuran (2022/02/18), Palatuko instalazioetako taberna-jatetxe zerbitzuaren kontratua suntsiarazteko espedientea hasteko ebazpena onartu du. Esleipendunak bi alderdiek sinatutako kontratuko zenbait puntu bete ez dituenean hartu da erabaki hori.

Ebazpen horrek 10 eguneko alegazio-epea du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Aholku-emaileak kontratua deuseztatzeko erabakia har dezake.

Halaber, Zuiako Udalak, kontratua bukatutakoan, beste lizitazio bat egin nahi du, Zuiako herritarrei zerbitzua emateko instalazio hau berriro eta ahalik eta lasterren irekitzeko.