Aurrekontu parte-hartzaileak 2022

 

Zuiako udalak herritarren prozesu berri bat jarri berri du martxan, udal aurrekontutik 15.000 euro nola eta non inbertitu erabakitzeko. Proiektuak bi helburu ditu: alde batetik, azken urteotan herritarrekin egin diren zuzeneko elkarretaratzeen nolabaiteko jarraipena lortzea; bestetik, herritarrek parte hartzeko iaz jorratutako bide berri batean sakontzea eta garatzea.

Prozesua 2021eko abenduaren 20an, astelehenaz, hasiko da, eta 2022ko urtarrilaren 20ra arte egin ahal izango dira proposamenak (bakoitzak egoki leritzon guztiak egin ahal izango ditu). Ondoren, proposamenen bideragarritasuna baloratuko da eta zein bere lehentasuna ezarriko zaio. Amaitzeko, aurrekontuaren barruan sartuko dira, urtarrilaren 27an aurreikusitako osoko bilkuran onartzeko.

Zer da?

Labur-labur...

Zuiako Udalak parte hartze prozesu bat jarri du martxan, eta herritarrek erabaki ahal izango dute non inbertitu udal aurrekontuaren zati txiki bat. Ekimen honen bidez, 15.000 euro bideratuko dira Zuiako bizilagunek egindako proposamenak gauzatzeko.

Lehenengo urratsa proposamenak jasotzea izango da. Ondoren, baloratu eta lehenetsiko dira. Azkenik, onartutako proiektuak 2022ko ekitaldiko aurrekontuetan sartuko dira.

Udal aurrekontuak

Urte amaieran, udalak hurrengo urterako aurrekontuak prestatzen hasi egiten dira. Horietan oinarrituta, urteko plangintza eta sustatu beharreko ekimenak eta programak zehazten dira.

Azken batean, aurrekontu orokorrak dira udal baten dokumentu ekonomiko nagusia, bertan jasotzen baita garaian garaiko urteko diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena. Hau da, aurrekontuetan zehazten da udalak kudeatzen duen diruaren jatorria eta xedea. Horrela, eta diru-sarreren aurreikuspenean oinarrituta, kasuan kasuko partidaren zenbatekoa, arloa eta helburua jasotzen da.

Udal aurrekontuak urte natural batean egongo dira indarrean, urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko dira.

Udalaren diru-sarrerak baliabide propioetatik datoz, hala nola bere ondaretik eratorritakoak, hala nola tasa eta zergetatik, bai eta kanpoko finantzaketa-iturrietatik ere. Iturriok egonkorrak zein unean unekoak izan daitezke, normalean, aldi baterako proiektu finituei lotuta.

Zuiako udalaren gastuen kapitulua 3.894.978 eurotakoa da gutxi gorabehera. Gastu gehienak egiturazkoak eta iraunkorrak izan ohi dira; izan ere, neurri handi batean, udalak erakunde gisa funtzionatzea bermatzen dute eta udalerriko bizitza sozialaren, ekonomikoaren eta kulturalaren sostengura daude bideratuta. Horregatik, urterik urteroko aurrekontuetan luzatzen diren partida jada konprometituak izaten dira. Ondorioz, aurrekontu osoaren % 10 baino ez da urterik urtera aldatzen dena eta, gehienbat, inbertsioen atalari dagokio.

Aurrekontuetan, beraz, tokiko politika ekonomikoaren lehentasunak islatzen dira, eta eragin handia dute komunitatean eta herritarren bizi-baldintzetan. "Aurrekontu parte hartzaileak" izeneko prozesuen bidez, gastu publikoari buruzko eztabaida eta erabaki-hartzea zabaltzen da herritarrek parte har dezaten. Horrela, herritarrei aukera ematen zaie udal aurrekontuaren zati batean eragiteko.

Hamaika dira mundu osoan zehar aurrekontu parte hartzaileen inguruan egindako esperientziak. Gure inguruan ere azkar hedatu dira. Gure kasuan, azken urteotan bilerak egin dira gure udalerriko kontzejuetan, herritarrek zalantzak argitu eta proiektuak eta hobekuntzak proposatzeko, eta, askotan, horiek gauzatzeko aurrekontuan txertatu dira.

Nola har dezaket parte?

Zuian hautematen dituzun beharrak helarazi eta udal aurrekontuan sartu beharreko proposamenak egin ahal izango dituzu.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra bitartean, zeure proposamenak aurkeztu ahal izango dituzu, horretarako prestatu den formularioaren bidez, eta, ondoren, udaletxean utzi edo azuia.general@ayto.araba.eus helbide elektronikora bidali.

Ondoren, proposamenak aztertu eta lehenetsiko dira. Jasotako proposamen guztiak gauzatzea bideragarria ez bada, udalerriaren beharretara eta proposamen guztiei aplikatuko zaizkien irizpide orokorretara ondoen egokitzen direnak hautatu beharko dira, esku-hartze eremuari, populazio onuradunari, bideragarritasunari eta abarri erreparaturik.

Proposamenak baloratzea udalaren zeregina izango da eta ordezkari politikoak arduratuko dira jasotako proposamenak baloratzeaz. Udalbatzak erabakitako baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak kendu edo baztertuko dira.

Proposamenak baztertzeko irizpideak:

Kendu edo baztertu egingo dira honako irizpide hauek betetzen ez dituzten proposamenak:

  • 2022ko udal aurrekontuetan jada jasota dauden proposamenak edo gauzatzen ari direnak.
  • Kudeaketarekin lotutako proposamenak, aurrekontu zehatzik ez dutenak, nahiz eta kontutan hartuko ahal diren onuragarri eritziz gero.
  • 2022ko aurrekontu parte hartzaileen aldia gainditzen duten proposamenak, urte anitzeko edo hurrengo urteetako gastuak barne hartzen dituztenak. Kasu honetan ere, aintzat hartuko ahal dira proposamenak, beti ere parte hartzearen programa honetatik at.
  • Udalaren eskumenekoak ez diren proposamenak (Foru Aldundiarenak, Euskal Gobernuarenak, etab.).
  • Erabakiak hartzeko beste gune batzuei dagozkien proposamenak (Kuadrilla, Partzuergoa).
  • Lege-arautegiarekin kontraesanean dauden proposamenak.
  • Interes orokorraren aurka, pertsona edo erakunde jakin baten onurarako diren proposamenak.
  • Teknikoki bideraezinak diren proposamenak.

Bete beharreko baldintzak:

Zuian erroldatuta dauden 16 urtetatik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.

Zure burua identifikatu beharko duzu erroldatuta zaudela eta 16 urte baino gehiago dituzula egiaztatzeko.