Kalean da ZUBIA aldizkariaren ale berria

Oraintsu kaleratu da Zubia, udal aldizkariaren ale berria. Portadan Elena Loyo eta Unai Simon ditugu protagonistak.

Eta horrez gain, era askotako edukiaz osatu da aldizkaria: albisteak, agenda, elkarrizketak...

Aurkezpenean aipatzen den bezala, "ZUBIA aldizkari berritua aurkezten dizuegu, bai diseinuari zein edukiari dagokienez. Zuia egiten dugun eta bertan bizi garen pertsonei ahotsa ematea da helburu nagusia. Era berean, Udalaren eta gure udalerriko beste elkarte batzuen ekimen askoren komunikazio- bide ere bada. Osagai horiekin guztiekin aldizkari dinamikoa, bisuala eta erakargarria diseinatu dugu".