Zuiako azoka abenduaren 19an

Zuiako Udalak tokiko ekoizpen agroekologikoa eta artisautza azoka antolatu du datorren abenduaren 19rako.

Goizez izango da, 10:30-14:30 artean, udaletxe plazan. Zuiako Udalak aldizkako azoka egin nahi du, baita hurrengo hilabeteetan ere. 

Goizean gainera antzerki emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da. "Tomate baten jira-birak" lana eskainiko da 12:30etan.

Vital Kutxa Fundazioaren laguntza jaso da azoka antolatzeko.