Passivehouse motatako etxebizitzen inguruko hitzaldia: Alfredo Bengoa

Datorren azaroaren 2an egingo da, arratsaldeko 18:30etan, udaletxeko bilera gelan.

Hitzaldi hau, Gorbeialdeko Kuadrillak parte hartzen duen ingurumen hezkuntzako “Etxe Berdeak” programaren baitan eskaintzen da. Programa honen barruan publiko orokorrerako hainbat hitzaldi antolatu dira, ingurumenarekin lotura dutenak.

Horietako bat Murgian izango da, eta “Passivehouse”etxebizitza mota izango dugu aztergai. Passivehouse motatako etxebizitzetan, energía kontsumoa murriztea da helburu nagusia, horretarako etxebizitzaren diseinuan zein eraikuntzan hainbat neurri ezarriz. Esante baterako; etxebizitzaren isolamendua hobetu, aireztapena eta bero galerak ekidetzea, etab..

Sektore honetan aditua den Alfredo Bengoa izango da hizlaria.