Mugikortasun jasangarriaren aldeko Bizikleta Ibilaldia

Datorren azaroaren 7an egingo da, goizez. Ibilaldi popularra izango da, pertsona guztiei zuzenduta. Irteera: 10:45, udaletxeko plazan.

Oharrak:

  • Ez da ibilaldi lehiakorra
  • Mota guztietako jendearentzako
  • Ez da beharrezkoa izena ematea
  • Kamiseta oroigarria oparituko da.

Zuiako udalak “ASTEKLIMA”ko testuinguruan, bizikletaren erabilera garraiobide bezala sustatzeko antolatutako ibilaldia atzeratu behar izan zuen eguraldia zela eta. Oraingoan, bizikleta ibilaldi hau berriro ere antolatu da, mugikortasun eredu jasangarri eta osasuntsu baten alde, horretarako bizikletaren erabilera aldarrikatuko da, mota guztietako jendearentzako bizikleta ibilaldi bat ospatuz.

Bizikleta ibilaldi hau zein kanpainaren baitan antolatutako ekintza ezberdinak Zuiako txirrindularitza elkartearekin elkarlanean egin dira.