Harrera ona izan du institutuan mugikortasun jasangarriari buruzko aurkezpenak

Pasa den astean egin zen Murgiako institutuan aurkezpena eta bertan izan ziren Jon Toña, Gorbeialdeko Kuadrillako ingurumen teknikaria eta Xabier San Sebastian, gipuzkoar txirrindularia.

Zuiako Udalak kanpaina berezia diseinatu du mugikortasun jasangarriaren alde, "Zuia bizi, gozatu, zaindu… bizikletan mugitu!" lelopean.

Asteklima 2021, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan kokatzen da kanpaina eta bizikletaren erabilera bultzatzea du helburua.