MICEren kontzertua (Miren Narbaiza)

Miren Narbaiza Napoka Iria bikoteko kide modura ezagutu genuen. Ibilbide oparoa izan zuen taldeak, Ander Mujikarekin batera osatuak, 2017an desegin arte.

 

Ondoren, beste talde batzurekin ere aritu izan da; besteak beste, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Splith. Une honetan, MICE bakarkako proiektuarekin dabil, eta  bi lan argitaratu ditu: MICE, eta ZILAR PRINTZAK EPa (2019koa azken hau).

Urriaren 7an izango dugu Zuian, gaztetxean, 19:00etan. Elkarrizketatxo labur baten ondoren eskainiko digu emanaldia.

Emanaldia doakoa izango da, baina aldez aurretik sarrera hartu beharra dago:

https://entradium.com/events/mice-miren-narbaizaren-kontzertua