Musika saioak Eguneko Arretarako Landa Zentroan

Oraintsu hasi dira Zuiako Eguneko zentroan musika saioak eta asmoa da astean behin jarraitzea. Helburua, pertsona nagusien estimulazioa piztu eta mantentzea da, musikaren bitartez oroimena ere landuz.

Asmoa da astean behin antzeko saioak egitea, musikako eskolako irakasle batek gidatuta. Eguneko zentroaren erabiltzaileen aldetik, oso harrera ona egin diote ekimenari.