MEREZI DUELAKO, anima zaitez euskara ikastera

Ikasturte berriko (2021-2022) euskara eskoletarako matrikulazio kanpaina abian da. Zuian ere hainbat aukera dituzu euskara ikasteko, ordutegiaren eta mailaren arabera.

Zuiako gau eskola (AEK)ren ardura da gure udalerrian euskara eskolak antolatzea. Urtero bezala, hona hemen eskaintzaren ezaugarriak:

- Maila guztiak eskaintzen dituen euskaltegi homologatua da AEK.

- Hainbat aukera daude: 2 orduko ikastaroak (4/5 egun astean) ordu bat eta erdikoak, aurrez aurreko eskolak edo on-line...

- Dirulaguntzak: Eusko Jaurlaritzak (maila egiaztatuz gero), Foru Aldundiak eta Udalak.

- Ordutegia aukeran: goizez, arratsaldez, gauez... eta txandakako langileentzat, aukera dago taldeak txandakatzeko, Izarran, Gopegin, Gaasteizen (Lakuan)...

- Ikasturtearen hasiera eta iraupena: urriaren 4an hasi, eta ekainera arte.

- Matrikula: udaletxean edo musika eskolan, irailaren 28a baino lehen.

- Informazio gehiago: 616181173 (Josu)

 

GORBEIALDEKO AEKren ESKAINTZAREN DOKUMENTUA, HEMEN KLIK EGINDA