Musika eskola: irailaren 6 eta 7an egingo da ordutegi banaketa

Behin matrikulazio epea bukatuta, datorren astean ordutegien banaketa egingo da.

2021-2022 Eskola-ikasturteko ordutegien banaketa. Datorren eskola-ikasturteko ordutegien baanaketa irailaren 6an eta 7an egingo da, 17:00etatik 19:00etara. Ordutegien banaketa eskolaren eraikinean bertan ere egingo da, 2 egun horietan:

  • irailak 6: instrumentuen espezialitateak (norbanakoak).
  • irailak 7: taldeko jarduerak: · Musika hizkuntza · Musikaren hastapenak · Bestelakoak…

  • Eskolak irailaren 13an hasiko dira.