MagialdiAraba: irailaren 5ean Murgia eta Bitorianon

Datorren irailaren 5ean magia tailerrak eta ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Murgia eta Bitorianon.

Kartelean zehazten den bezala, hauxe da egitaraua:

  • goizeko 12etan magia tailerrak egingo dira 7-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Murgiako udaletxean.
  • goizeko 12:00-13:00 artean kalean eta taberna inguruan magiaz gozatzeko truku eta ikuskizunak eskainiko ditu Tor magoak.
  • eguerdiko 13:30etan magia ikuskizuna egingo da Bitorianon, frontoian.

Ekimen honek Vital Fundazioa eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

Sarrerak hemen eskuratu daitezke: https://entradium.com/es/events/magialdiaraba-zuia