Berri Bide Scout taldeak zaborra batu du Zuian

Azken hiru egunetan aritu dira lan horretan eta bildu duten guztia ikusgai dago Murgiako plazan.

 

Kontzientziazioa da toki publikoan jartzearen arrazoia. Izan ere, bertan jarri den kartelean irakurtzen den bezala, “Hondakinik onena, sortzen ez dena. Zaindu dezagun Zuia!”.

Zuiako Udalak bereziki eskertu nahi du Berri Bide Scout taldeak eginiko lana. Eskerrik asko Sergio, Ibai, Carla, Iñigo, Sara, Erik eta Alejandro.