Arabako Foru Aldundiak sua egiteko debekua ezarri du uda garaian

Aldi baterako debekua ezarri da eta horrez gain, nekazaritza eta basogintza lanetan jarraitu beharko diren gomendioak eman ditu.

Udaldia denez sute-arrisku handiena duen garaia, salbuespen gisa debekatuta dago sua erabiltzea, edozein helbururekin, landa-eremu osoan: edozein motatako landa-lurzorua, mendi publikoak edo partikularrak, naturgune babestuak, probintzia-parkeak eta aisialdirako lokalak, eta probintzia- edo toki-titulartasuneko errepideetako atsedenguneak.

Era berean, debekatuta dago erretegi, barbakoa edo sua egiteko edozein instalazio erabiltzea, foru aginduaren eranskinean parkeen zerrendan ageri direnak izan ezik.
Ordena berean, nekazaritza eta basogintzako lanetarako prebentzio neurriei buruzko gomendioak zehazten dira.

Agindua osorik kontsultatu: 

https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/076/2021_076_02536_E.pdf
Agindu horrek 2021eko irailaren 19ra arte izanen du indarra.