HITZ-BILTZAILEAK geocaching ibilbidea martxan dago. Probatu nahi?

Zuiako euskara lan-taldeak Murgian zehar 60 bat minututan egiteko geocaching ibilbide bat prestatu du.

Ez dakizula geocaching-a zer den? Oraintxe azalduko dizugu.

Geocaching-a GPS-ak lagunduta edonon “altxorrak” aurkitzeko aukera ematen duen jarduera da. Kasu honetan etapa guztiak birtualak dira, azkena izan ezik, honetan koordenatuak deskubritu behar dira eta. Hau da, mugikorrean aplikazio bat deskargatu beharra dago, eta, ondoren, bertan ematen diren pistekin, Murgian zehar hainbat lekutatik igaro beharko du bilatzaileak. Geldialdi horietako bakoitzean, hitz baten inguruko azalpentxoa, eta pistak jasoko ditu mugikorrean.

Amaieran, altxorra topatuko dute bilatzaileek. Horrekin batera, txanpon oroigarri bat jasotzeko aukera izango dute. Txanpona posta bidez bidaliko diegu, altxorra topatzen duten guztiei.

Azalpen guztiak ondorengo dokumentuetan dituzue (eta, zalantzaren bat izanez gero, idatzi euskara@gorbeialdea.eus helbidera). Animo, hasi hitz bila!