Zuiako Udalak partaidetza prozesu bat ireki du Jesusa Eneako lorategiaren diseinua definitzeko

2020ko amaieratik, jabearekin hitzarmena sinatu ondoren, Zuiako Udalak Jesusa Eneako lorategia kudeatzen du, Murgia erdigunean kokatzen dena.

Orain ireki den parte hartze prozesuaren bitartez, zuk ere aukera duzu ideia eta sujerentziak aurkezteko!

Hainbat eredu eta antzeko beste esperientzia batzuk kontsultatuz, Noaingo (Nafarroa) Udaleko Jasangarritasunaren arduraduna den Mikel Baztanekin harremanetan jarri zen udala, eta harekin kudeatzen ari da esparruaren diseinua definitzeko prozesua, iraunkortasun- eta ingurumen-irizpideak aplikatuz.

Bi parte-hartze saio

Prozesuak bi saio jasotzen ditu: lehena, lorategiari eta haren aukerei buruzko ideia orokorrak azaltzeko, eta bigarrena, espazioak diseinatzeko ideiak eta iradokizunak biltzeko.

Zuiako Udalak bi saioetan parte hartzeko deia egin du. Ekainaren 15ean eta 19an egingo direnak, udaletxean.

  • Ekainaren 15a: azalpen-saioa. Ordua: 18:30. Udaletxeko aretoa.
  • Ekainaren 19a: lan-saioa. Ordua: 9:00-13:00. Udaletxeko aretoa.

Erreserbatu zure tokia: https://entradium.com/events/jesusa-eneako-lorategia