OSASUN-ZENTRO BERRIAREN INAUGURAZIOA, GAUR EGUERDIAN

Murgia, 2021ko martxoaren 1a

Gaur, azkenik, Zuiako Osasun-zentro berria irekiko da. Inaugurazioa 12:30ean izango da, eta bertan izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Osakidetzako beste arduradun batzuk eta Unai Gutierrez Urkiza Zuiako alkatea.

Anbulatorio berriaren irekitzeak, aspalditik udalak herritarrekin batera eskatutako eskariari erantzungo dio. Hamarkada luze batez aritu da lanean udala, Zuia herritarren beharrei egokitutako ekipamenduz hornitu ahal izateko. Osasun Zentro berriari esker, pazienteen arreta nabarmen hobetuko da, eta baita langileen lanaren kalitatea ere.

Amaitzeko horietako guztiei: osasun-langileei, administraziokoei eta garbiketakoari, eskerrak eman nahi dizkizuegu denbora luze honetan egindako lanagatik, ahaleginagatik eta konpromisoagatik.