ZUIAKO UDALAK BERE HITZA BETETZEA ESKATZEN DIO HEZKUNTZA SAILARI

 

Atzerapen berri bat udalerriko ikastetxe konplexuaren proiektuan

Zuiako Udalak ‘Pauldarren’ proiektuan bere hitza betetzea eskatzen dio Hezkuntza sailari

  • Eraikina erosteko, Udalak 1’6 milioi euro ordaindu ditu jada. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, ez du ez eta berrikuntzaren proiektua kontratatu. 2016an bi erakundeek adostu zuten Zuiak Murgiako ‘Pauldarrak’ erosiko zuela etmaila Hezkuntza sailak obrak kontratatu eta ordainduko zituela. Hori guztia udalerria ikastetxe konplexu batekin hornitzeko, derrigorrezko hezkuntza publikoaren eskaintza osorik zentro berean bilduko duena. 

Murgia, 2017ko urriaren 4a_ Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren informazio ezaren aurrean eta bere arduradunekin harremanetan jartzeko ezintasuna ikusita,  Zuiako Udalak idatzi bat helarazi dio, Murgiako ‘Pauldarren’ erreformatzeko proiektuan emandako hitza betetzeko eskatuz.

Iazko udazkenean bi erakundeen arteko lortutako akordioaren bidez, 1.650.000 € ordaindu zituen udalak, Zuiako eta Arabako hiritarren diru publikoa erabiliz (zuiar guztien zergak eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio), ‘Pauldarren’ eraikina eta lurrak erosteko, bertara eramateko lehenengo hezkuntzako Oroko Ama Birjina ikastetxea eta haur-eskola, orain dagoen institutuarekin batera. Horrela, udalerria ikastetxe konplexu batekin hornituko zen, derrigorrezko hezkuntza publikoaren eskaintza osorik zentro berean bilduz, hain zuzen ere. Zuiako Udalak esfortzu ekonomiko handia egin du, bere atala betetzeko. Bien bitartean, egun, ez dago inolako ziurtasunik sail horren konpromisoa ezelan ere bete denik, hain zuzen ere, eraikinean egin beharreko erreformaren proiektua idaztea, gerora lanak gauzatzeko urratsak eman ahal izateko.

Azken hil hauetan, hainbat alditan egin du dei udal honek, bere alkatearen bitartez, Olatz Garamendi sailburuordearekin harremanetan jarri nahiaz telefonoz, eta erantzun bakarra jaso du “utzi abisua eta deituko dizu”, baina deia ez da inoiz iritsi.

Honengatik guztiarengatik, Zuiako Udaletik galdegiten diogu Hezkuntza sail horri bete dezala berehalakoan udalerri honekiko bere egin zituen konpromisoak, lehengoan ere, 2009. urtean gertatu zena ekidinen bada. Orduan, Hezkuntza sailak hala eskatuta,  garaiko udalbatzak, 1.598.640’26  € ordainduta, lursaila erosi zuen lehenengo eta bigarren ikastetxeetarako eraikin berria bertan kokatuko zelakoan. Geroago, Hezkuntza sailak bertan behera utzi zuen proiektua.