XIV. emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako gunea Gorbeialdean

Emakunde Euskal Erakundeak “XIV. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO GUNEA” martxan jarri du, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasunaren alde antolatzen dituzten hainbat ekimenen urteroko topaketa dugu hau.

Aurten, 2017ko irailaren 25etik abenduaren 15era egingo dugu. Autobusa laugarren hiruhilekoan EAEko herrietara helduko da eta gunearen ekitaldien lekua izango da.

2017 guneak martxoaren 8ko kanpainaren lelo berbera izango du: “Berdintasuna nire baitan ere hasten da”, hausnartzeko pertsona guztiok daukagun erantzukizunari buruz eguneroko ekintzen eta jarreren bidez berdintasuna bultzatzeko.

Gorbeialdean ere izango dugu Foroa; irailaren 26an Zuian, 27an Izarran, 28an Ondategin, 29an Aramaion eta urriaren 2an Arratzua-Ubarrundian. Herri hauetako ikastoletako gazteak bertara gertutako dira berdintasunari buruzkoa tailerrak egitera eta formazioa jasotzera, berdintasun teknikari aditu batez eskutik.

Informazioa gehiago hemen:

http://www.emakunde.euskadi.eus/proiektu/-/2017-gunea/