Zuia eta inguruko dantza-taldeen jaialdia

Sekulako maila ona erakutsi zuten Urkabustaiz, Zigoiti eta Zuiako dantza-taldeek  Arin-Arin eta fandangoaren Arabako azken txapelketan.

Horregatik eta egindako lana Gorbeialdeko jendeari erakustearren, antolatu du Urkabustaizko Triskari dantza taldeak “Dingilin dango, Arin Arin eta Fandango” ekitaldia. Izarran egingo da heldu den apirilaren 16an, Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan.

Parte hartuko dute Oketa Alai dantza-taldeak, Gaztedi Zuiatarra dantza-taldeak eta Triskari dantza-taldeak. Erakustaldiaz gain, jai kutsua ere izango du ekitaldiak.

Hona hemen Zuiako dantza-taldeak arin-arin eta fandangoko lehiaketan egindako dantza.