Zuiako hegaztien txorrotxioen ikastaroa

Jakinminik al duzu inguruko hegaztien inguruan?

Ideia gustuko baduzu, anima zaitez.

Ahaleginduko gara kantu, txio eta txorrotxioen bidez inguruan ditugun hegazti arruntenak identifikatzen.

Horretarako, ikastarotxo bat egingo dugu, apiril eta maiatzean zehar bizpahiru irteera eginez.

Hautatu ditugun 10 espezieak gure artean urte osoan zehar bizi diren hegaztiak dira. Honek asko erraztuko digu lana.

Prismatikoak eraman behar dira.

DATA:

Ostiralean, apirilak 8, 20:00etan, Eztiaren Museoko aretoan.

TOKIA:

Ikastaroak atal teorikoa izango du hasieran (hautatu ditugun hamar espezieen grabazioak entzunik). Saioa EZTIAREN MUSEOAN egingo da heldu den ostiralean, apirilak 8, eta bertan adostuko dugu irteera bat egiteko INGURUETAKO OIHANETAN BARRENA, biharamunean, apirilak 9, larunbataz.

GARRANTZITSUA: Eman izena lehenago harremanetan jarrita adierazitako helbide elektroniko edo telefonoaren bidez.

HARREMANETARAKO: Juanra Garaio :  armikelo@orange.es   Telefonoa 656 411 840

Ikastaroa Arabako Naturaren Institutuak antolatzen du, Zuiako udalaren babesaz.