
ADI, LEKU ALDAKETA: Zuia Euskaraz eguna Palatu kiroldegian egingo dugu
Biharko eguraldi iragarpena ikusita, Zuia Euskaraz egunaren barruko jarduerak EZ DITUGU OROn egingo, PALATU KIROLDEGIAN baizik.
12:30etik aurrera, bertan ikusiko dugu elkar!

Etxeko konpostajea egiteko formakuntza saioa
Ekainaren 30ean, osteguna, Zuiako Udaletxean 18:30ean.

Zuiako kirolarien gaurko omenaldia Palatu kiroldegian egingo da
Eguraldi iragarpenaren ondorioz, lekuz aldatu da omenaldi ekitaldia.


Eman dira jakitera 2022ko dirulaguntzak
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

ZUIA EUSKARAZ EGUNA, ekainaren 25ean Oron
Badator 2022ko ZUIA EUSKARAZ EGUNA, Zuiarrekin lemapean. Egin dezagun, denon artean, egunpasa euskaldun, parte-hartzaile eta eder bat.
Zuen zain gaude!!
Zuiako Udalak babesa eman dio Virgen de Oro ikastetxearen hizkuntza eredu aldaketari
Zuiako ikastetxeak D ereduaren aldeko apustua egin du.

Mikel Landa, Elena Loyo, Unai Simon eta Zuiako kirolari guztiei omenaldia
Udaletxeko plazan izango da, 20:30ean.

Ekainaren 21ean 'Piztu! EmakumeON energia!' antzezlana Murgian
Asteartean, ekainak 21, Murgiako Virgen de Oro ikastetxean, 15:00etan.

Kukai taldeak 'Gelajauziak' dantza ikuskizuna egingo du ekainaren 23an
Ekainaren 23an, osteguna, Zuiako udaletxeko plazan, 19:30ean.

Unai Simon, Mikel Landa eta Elena Loyo kirolari zuiatarrei aitortza
Ekainaren 23an, osteguna, Murgian.


Gorbeialdeko Musika Topaketa egingo da ekainaren 12an Ondategin
Mairuelegorreta Landa Garapeneko elkarteak antolatuta, Gorbeialdeko Musika Topaketa egingo da ekainaren 12an, igandea, Ondategin, 'Gorbeialdea musikaz blai!' izenpean. Emanaldiak 10:30etik 16:00etara bitartean izango dira.

ZUIAKO UDALEKUAK 2022
Zuiako Udalekuak:
- Uztailaren 4tik 22ra
- Ordutegia: 9:30-13:30
- 2010etik 2019ra jaiotako umeentzat.
- Izena emateko epea: Ekainaren 5era arte
- Cuota 60€ erroldatuak, 120 ez erroldatuak
Udaletxera eraman beharrekoak: Izena emateko fitxa + Gizarte Segurantzako Osasun-txatrtela (fotokopia) + bankuko ziurtagiria

Diru-laguntzak: kultura, gizarte-arloko eta euskara sustatzeko
Zuiako udalak onartu du 29.000 euroko partida bat herrian kulturaren, aisialdiaren eta euskararen arloetan garatzen diren jarduerak laguntzeko.

UDARAKO KIROL EKINTZAK 2022
Aurreko izen-emateak
Ekainaren 1etik 13ra (biak barne). Klikatu hemen eta bete ezazu izen-emate orrialdea.
•Zozketa: Ekainaren 14an, 15:00-etan
•Ekainaren 15etik 20ra arte zozketan sorterik izan ez dutenek plaza libreak dauden jardueretan izena eman ahal izango dute
• Erreserbak dauden ekintzetan, zozketaren emaitzak errespetatuko da.
• Hutsik geratutako izen-emateak: Ekainaren 21etik aurrera.
• Prozesua Udalaren Osoko bilkurak onartutako kirol ekintzetan izena emateko prozedurak arautuko du

ZUIARREKIN lemapean, ekainaren 9an izango da Zuia Euskarazeko lehenengo ekitaldia
Jakina da ekaina dela ZUIA EUSKARAZen hilabetea. Astez aste, hainbat jarduera antolatzen ditu Zuiako Euskara Lan Taldeak, ideia edo lema baten babespean (apuntatu aurtengoa: ZUIARREKIN!).Ekainaren 9an abiatuko da egitaraua, "Egun on, Capitan" dokumentalaren emanaldiarekin; eta ekainaren 25ean izango da amaierako egun handia, Oroko zelaietan egingo dugun festa-egunarekin.


