SUGARREN MENDE: Asisko Urmenetaren hitzaldi ilustratua

Asisko Urmeneta irudigile eta komikilariaren HITZALDI ILUSTRATUA, Euskal Herriko sorgin ehiza ardatz hartuta. Sinopsia:

Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik.
Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen

Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz.
Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.

ADI: PLAZA KOPURU MUGATUA. Hartu zure sarrera, hemen:

https://entradium.com/events/sugarren-mende-asisko-urmenetaren-hitzaldi-ilustratua