OPORRETAKO KUTXA tailerra, gurasoentzat (ZUIA EUSKARAZ)

3 eta 9 URTE ARTEKO SEME-ALABAK DITUZTEN GURASOENTZAKO SAIOA (2 ordu)

Opor garaietan gure seme-alabekin egoteko eta jolasteko aukera gehiago izaten ditugu. Une ezin hobea da gure harreman horretan euskara ere goxatzeko eta gure seme-alabei euskararekin harreman indartsua eskaintzeko. Saio hauetan hainbat proposamen egingo dizkizuegu horri begira.

Ez dira euskara klaseak baina bai euskara sustatzeko saioak. Euskara familian gutxi gutxi jakin arren ere parte har dezakezue. Primeran pasako dugu eta seme- alabei begira baliagarria izango zaizue.

Oharra: tailerrera datorrenak kutxa bat (hutsik) ekarri behar du.

OHARRA: ekitaldira etortzeko izena eman behar da. Hemen:

https://entradium.com/events/oporretako-kutxa-tailerra-gurasoentzat-zuia-euskaraz