
Hiru Haundiak 2023 probaren aurkezpena prestatu dugu, Zuiako ohiko boluntarioei probaren nondik norakoak pertsonalki eta bertatik bertara jakinarazteko eta zuen konpainiaz gozatzeko aukera izateko. Aurten gurekin egotea gustatuko litzaiguke, laguntzeko asmoa izan edo ez.
Egitaraua:
- Hiru Haundiak antolaketa-batzarraren eta SEMIren eta Atzabalen agurra.
- Azalpen laburra eta 2023ko edizio honetarako planteamenduaren informazioa.
- Ibilbidearen fotomuntaketa baten lehen proiekzioa (20 minutu)).
- Probaren xehetasunei buruzko informazioa.
- Galde-eskeak.
- Arabako gazta eta ardoaren dastaketa.