
Goikuria Albergea
Sarriako (Zuia) Goikuria albergetik, Gorbeiako Parkeko ondare natural eta kulturala ezagutzeko aukera ederra duzu. Parke hau, Euskal Autonomia Erkidegoko zabalena da, eta barruan ditu ezin konta ahala altxor natural eta kultural: Parkea eta bere ingurua osatzen dituzten flora, fauna, egitura geologikoak, paisaiak eta herriak.