Ekimen honen bitartez, udaleko esparru guztietako norabidea aldatu nahi da, jasangarritasunerantz bideratuz. Zuiako udalak 2009ko Maiatzaren 11n Aalborg-eko gutunarekiko atxikimendua osoko bilkuran onartu zuen, jasangarritasunaren alde lan egiten hasteko konpromisoa agerian utziz.
Zuiako Udaltalde 21a: Zuiako udalerriak prozesu hau egingo du Gorbeialdeko Kuadrillako Udaltalde 21aren barnean. Diagnostiko eta Ekintza Planaren garapenean baliabideak aurrezteko eta elkarri laguntzeko udalerri ezberdinen batuketa da Udaltalde 21a. Gorbeialdeko Kuadrillako Udaltalde 21a hurrengo udalerriek osatzen dute: Aramaio, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.
EGINDAKO LANAK :
- IRAUNKORTASUN DIAGNOSTIKOA:2010eko abuztuaren 23an Zuiako iraunkortasun Diagnostikoaren behin betiko bertsioa argitaratu zen. Dokumentu hau, udalerriak bizi duen errealitatearen azterketa sakonaren emaitza da. Bertan, ordezkari politikoen, udal-teknikarien Batzar Administratiboen eta herritarren ekarpenak jaso dira. Honako hau da egindako lanaren emaitza:TXERTATU DIAGNOSTIKOA!!
- EKINTZA PLANAREN GARAPENA: Behin Iraunkortasun Diagnostikoa bukatuta, Ekintza Planaren garapenean lan egin da. Bertan, hurrengo 8 urteetan, Tokiko Agenda 21aren barruan burutu beharreko ekintzak zehazten dira. Ekintza Plana 2011ko martxoaren 10ean plenuan onartu zen, eta 11 Lerro estrategikoz, 34 Programaz eta 113 ekintzez osatuta dago. Hemen zehazten diren ekintza hauek Diagnostikoan aurkitutako gabeziei erantzuten diete eta gainera, Batzar Administratibo, udaleko alderdi politiko eta udal-teknikarien ekarpenak ere jaso egin dira. TXERTATU EKINTZA PLANA!!
- EGUNGO EGOERA: Ekintza Planaren ezarpena eta jarraipena. Behin Ekintza Plana osoko bilkuran onartuta, planaren ezarpen eta jarraipen prozesuan lan egiten hasi gara. Gaur egun, planaren garapenean lan egiten hasiak gara, udalerriko jasangarritasunaren aldeko ahalik eta ekintza gehien burutzeko helburuarekin. Udalerriak ematen dituen aurrerapausoak egiaztatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak zehazten dituen adierazleen kalkuluaren bitartez, urtero, Ekintza Planaren jarraipena eta ebaluazioa egingo da.
Tokiko Agendaren prozesua ez da bere ezarpenarekin amaitzen, baizik eta iraunkortasunaren aldeko jarraikako hobekuntza prozesu bezala ulertu behar dugu. Beraz, egindako edozein ekarpen interesgarria izan liteke.
Hori dela eta, prozesuan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gogoratu zure ekarpen eta iradokizunak egin ditzakezuela ingurumena@gorbeialdea.eus helbidera idatziz, edo asteazkenetan, udaletxean bertan, Jon Toñarekin egonda, Zuiako Tokiko Agenda 21eko teknikaria.