
INTERESGUNEAK:
1. "LA MINA" PUTZUA
Orain urmaela dagoen lekuan, lehen, meatze-ahoa eta kargalekua zeuden. Bagonetak iristen ziren etengabe bertara Oroko mendia ia osorik hartzen zuten lignito-meatze garrantzitsutik.
Zurbanako bizilagun Antonio de Inchaurreguik aurktu zuen 1777an, eta, 1858az geroztik, hainbat enpresak ustiatu du (Lodio y Cia-k 1876 inguruan, Álava y Cia-ak Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean, Daniel Echeverríak 1954 inguruan...) baina, instituzioek eta herritarrek bertan behera uztea lortu zuten Canteras Bengoa-k meatzea berriz irekitzeko zuen saiakera, hark eragin zitzakeen ingurumen-kalteak zirela-eta.
90. hamarkadan ingurua berreskuratu zen landaketekin, eta, gaur egun, naturalizatutako espazioa da putzua; hainbat landare- eta animalia-espezie basatiren habitat bilakatu den urmael txikia.
2. OROKO SANTUTEGIA
Zuiako haraneko otoitz-leku garrantzitsuena da Oroko Santutegia. Murgiatik 3,5 bat km-tara dago, izen bereko mendiaren gailurrean, haranaren erdian. 841 metroko garaieran dago (itsas mailatik) eta haranaren ikuspegi zoragarriak daude bertan.
Santutegiaren eraikinak hainbat eraldaketa jasan ditu mendetan zehar. Hasierako eliza erromanikotik ez da ezertxo ere gelditzen. Zurez estalia egon zela uste da, hormen lodiera dela-eta, eta historialari batzuek diotenez, XI. mendearen bukaeraren eta XII. mendearen artean eraiki zen.
Ingurunea Oroko Haitzak izenarekin da ezaguna, eta balio natural eta kultural izugarria duen gunea da, eta bisitarientzat zein Zuiako haraneko herritarrentzat erreferentziazko tokia bilakatu da.
BIOANIZTSUNARI BURUZKO INFORMAZIOA:
Haritz kanduduna (Quercus robur)
Altuera: 40 m-ra arte
Hostoa: iletxorik gabeko mintz-hosto galkorra. Ilunagoa aurpegi-aldea; argiagoa atzealdean
Loraldia: bi urtean behin, apirila eta maiatza bitartean; ezkurrak, aldiz, iraila eta urria bitartean heltzen dira
Hedapena: Kantauri isurialdean, batez ere
Erkametza (Quercus faginea)
Altuera: 20 m-ra arte
Hostoa: zimelkorra, ertz zorrotzekoak eta, gaztetan, izar-itxurako iletxoz estalita; heldutan, galdu egiten du aurpegi aldeko ilea, baina errauts koloreko mantentzen da atzealdean
Loraldia: apirila eta maiatza bitartean; ezkurrak urte bereko irailean heltzen dira
Hedapena: Trantsizio gerrikoa osatzen du haritzen (iparraldean) eta artearen (hegoaldean) artean
Ametza (Quercus pyrenaica)
Altuera: 25 m-ra arte
Hostoa: azpi-mintz-hosto erorkorrak edo zimelkorrak. Gaztetan, izar-itxurako iletxo mordoz estalita; heldutan, galdu egiten dute aurpegi-aldeko ilea, ez ordea atzealdekoa
Loraldia: maiatzean; ezkurrak urte bereko udazkenean heltzen dira
Hedapena: Iberiar penintsulan, batez ere
Pagoa (Fagus sylvatica)
Altuera: 30 m-ra arte
Hostoa: obatu-elipsi itxurakoa. Gazteak iletxo leun bereizgarriz inguratuta du ertza eta kolore argia; heldu ahala ilundu egin ohi da
Loraldia: udaberrian; fruitua, berriz, udazken hasieran heltzen da. Bi urtean behin loratzen da; urte batean hazi asko garatzen badu, hurrengoan ez du ia fruiturik ematen
Hedapena: Euskal Herriko mendietako garaiera ertainetan