Zuiako haraneko ipar-ekialdean dago, Murgiatik 3 km-ra Udalerriko eta Gorbeia Inguruak eskualdeko altituderik handieneko herria da (730 m); izan ere, Arabako berrogei herri altuenetakoa da.
Kokapen geografikoa aintzat hartuta, Zarate leku ezin hobea da, Zuiako eta Zigoitiko haranen eta Legutioko zenbait lekuren bista zabalak ikusteko. Hori dela-eta, behinola, bi dorretxe eraiki zituzten, Zarate eta Rodriguez de Mendarozketa; gaur egun, eraikin horiek ez daude oso-osorik.
Egun, 32 biztanle daude Zaraten. Haien jarduera nagusia abeltzaintza da. Herri horretan, Gorbeiako gailurrera iristeko biderik “errazena” abiatzen da.
Jaiak: ekainaren 29a (San Pedro).