Lukiano

lukianoZuiako Haranaren mendebaldean dagoen herri txiki bat da. 35 herritar adinez nagusiko daude erroldatuta, eta 21 etxe daude bertan, bi herrigunetan banatuta: San Juan Bataiatzailearen elizaren inguruan dagoen herrigunea, eta Baia ibaiaren ertzean dagoen Iso baserria. Herrigunea, Nikosarri mendiaren magalean dago, eta bertatik Badaia Mendizerrara joateko bidea dago, Arnateko bidean zehar. Beherago, Baia ibaia jarraituta, "La Encontrada" eremura iritsiko gara. Bertan daude garai bateko burdinola eta errota.

Herriaren kudeaketaz arduratzen den entitatea Lukianoko Kontzejua da, eta bere ardura da herritarrak kontzejura deitzea. Lukianoko herritarren bizimodua abeltzaintzarekin lotuta egon da eta dago. Berau da Zuiako Haraneko abeltzaintza-eremu nagusia, bertan baitaude hainbat ganadu-ustialeku, bai esne-produkziorako, bai haragitarako. Herriko festak udako solstizio garaian egiten dira, zehazki, ekainaren 24an, San Juan egunean. Zuiako Haraneko tradizioaren barruan, gure erreferentziazko animalia antzara izan da, betidanik.